Hiru irabazleak Estatu espainol mailako lehiaketan parte hartu ahal izango dute. Aurten, Requenan (Valentzia) burutuko da txapelketa hori, martxoaren 27tik 30era. Bertako lehenengo sei sailkatuek nazioarteko talde olinpikoa osatuko dute Nazioarteko 55. Matematikako Olinpiadan lehiatzeko, uztailean, Lurmutur Hirian (Hegoafrika). Era berean, sei horiek, irailean Hondurasen ospatuko den Matematikako 29. Olinpiada Iberoamerikarrean ere parte hartzeko hautagaiak ere izango dira.
Bestalde, ikasturte honetan ere, ohi bezala, EHU matematikei buruzko tailerrak burutzen ari da, asteazkenero, 17:00etatik 18:30etara, EHUko Bizkaiko Esperientzia Geletan. Matematiketan interesa duten ikasle guztiek parte har dezakete tailer horietan eta, era berean, olinpiadetarako prestatzeko ere balio dute. Honako hau, urterik urtera sendotzen doan ekimena da, matematikei buruzko zaletasuna konpartitzen duten ikasleen topagunea baita.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.