Hurbiletik bizi izan dugu 13 urteko espetxealdi luze eta gogor hau; ordu luzeetako bidaiak sakabanaketaren ondorioz. Kristal lodiaren bestaldetik, kartzeleroen jipoiek eragindako ubeldurak sentitzea. Zure bakardadea gure bakardadea izatea. Baina beti eskaini diguzu zure irribarre gozoa.
Hamaika aldiz zapaldua denak, hamaika aldiz errebelatzeko aukera dauka. Eta zuk, hamaika aukera hauek baliatu dituzu errebelde izateko, kalean zein lau pareten artean. Bizitzarekin, daukagun ondasun guztiarekin, larrutik ordaintzeraino.
Berriro gerta ez dadin, beste inork guk jasandakoa berriz sufri ez dezan, beharrezkoa da kalera irtetea eta indarrak batzea. Batu ditzagun. Horretarako, bihar, larunbata arratsaldeko 17:30etan, “Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu” lemapean, herriko plazatik abiatuko den manifestaldian parte hartzera gonbidatzen dugu elorrixar zein euskal herritar oro.
Arkaitz Bellon Blanco euskal preso politikoaren Elorrioko lagun eta bizilagunak