Datorren asterako, gutxienez otsailaren 15erako, ez da zirkulazio atmosferikoaren ezaugarririk aldatuko; hortaz, haize eta olatu denborale berriak iristeko aukera dago, Atlantikoan sortuko diren depresioak direla-eta.
Gomendioak
Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren aholkuak denboraleak eta haizeak daudenerako, ondorio txarrak saihesteko edo ahalik eta gehien murrizteko:
Haizeari dagokionez:
- Ondo itxi eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoak.
- Kendu loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak.
- Segurtatu aldamioak, garabiak eta obretako gainontzeko elementuak.
- Ez piztu inolako surik.
- Aldendu erlaitz, horma, zuhaitz edota publizitate paneletatik eta kontuz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aldamenetik igarotzerakoan.
Itsasoari dagokionez:
- Bete agintaritza eskudunek emandako jarraibideak eta aholkuak.
- Aldendu hondartzetatik, baita haize indartsuen eraginez sor daitezkeen olatuen eragina jasan dezaketen bestelako guneetatik ere.
- Ez erabili itsasontzirik eta egiaztatu ondo amarratuta daudela. Ez egin inola ere uretako kirolik.
- Ez sartu itsasora ezertarako.
- Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (arrokak, kai-muturrak, moilak).
- Ez joan itsas-pasealekuetara, kai-muturretara edo labarretara. Itsasoak eraman egin zaitzake.
Informazioa uneoro, Euskalmeten web-gunean www.euskalmet.euskadi.net edo Twitterren @Euskalmet. Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.