Era berean, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak denboralea eta haize bortitza direnean herritarrei egiten dizkien gomendioak, ondorio txarrak saihesteko eta ahal beste murrizteko. Haize handiko uneetan ondo itxi behar dira eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoak; loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak kendu; aldamioak, garabiak eta obretako gainontzeko elementuak segurtatu, ez piztu inolako surik eta aldendu erlaitz, horma, zuhaitz edota publizitate paneletatik eta kontuz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aldamenetik igarotzerakoan.
Kostaldeko arriskuko uneetan agintaritza eskudunek emandako jarraibideak eta aholkuak bete behar dira; hondartzetatik, baita haize indartsuen eraginez sor daitezkeen olatuen eragina jasan dezaketen bestelako guneetatik ere aldendu; ez erabili itsasontzirik eta egiaztatu ondo amarratuta daudela. Ez egin inola ere uretako kirolik; ez sartu itsasora ezertarako; urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (arrokak, kai-muturrak, moilak) eta ez joan itsas-pasealekuetara, kai-muturretara edo labarretara. Itsasoak eraman egin zaitzake.
Larrialdiren bat izatekotan, honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 944 660 202 (Getxoko Udaltzaingoa) eta 112
(SOS Deiak).
Iragarpenen gaurkotzeak eta iragarpenak Euskalmeten (http://www.euskalmet.net) bitartez segitzea gomendatzen eta kasu hauetan, bereziki Twitteren (@Euskalmet) bidez.