Azken astean euskal kostaldeak pairatu duen denboraleak eta olatu altuek kalte handiak sortu dituzte herri askoan. Sopelan ere kalte garrantzitsuak sortu dituzte. Udaleko zerbitzu teknikoak txosten bat egin du kalteak zenbatuz, eta horren arabera, kalteak 83.000 euro baino gehiagokoak izan dira, tokiko arduradunek zehaztu dutenez. Aipatu txostena Kostetara eta Bizkaiko Foru Aldundira bidali dute, "erakunde bien eskumena baita kalteei aurre egitea". Olatuek kalteak sortu dituzte Arriatera hondartzako lokaletan (sarreran dauden ateak aldatu beharko dira, aluminiozko leihoak, eta abar), sorosleen lokala (pertsiana, eta eta leihoak), Arriaterako pasealekuko baranda guztiak aldatu, Atxabirileko hondartzako eskaileretako baranda aldatu, eskailerak konpondu, harresia konpondu, porlana, eta abar. Gainera, Barinatxe hondartzan zehar hiru metroko zuloa sortu du. Argazkian, Atxabirileko hondartzako eskailerak txikituta / ©
Sopelako Udala.