Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi eta Meteorologiako Zuzendaritzak, ondorio negatiboak saihestu eta arintze aldera, gomendio hauek eman dizkie herritarrei:
- Bete agintaritza eskudunek emandako jarraibideak eta aholkuak.
- Ez bainatu itsasoan.
- Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (arrokak, kai-muturrak, moilak); bereziki, itsasgoran.
- Ez joan itsas-pasealekuetara, kai-muturretara edo labarretara. Itsasoak eraman egin zaitzake.
- Ez erabili itsasontzirik eta egiaztatu ondo amarratuta daudela.
- Ez egin inola ere uretako kirolik.
Kontsulta ezazu informazioa Euskalmeten web-gunean (www.euskalmet.euskadi.net) edo Twitterren (@Euskalmet). Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.