Getxoko udaltzainek gidari bat atxilotu dute alkohol maila hirukoiztea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 10a, 13:46

Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen larunbat goizaldean, bide segurtasunaren kontrako delitu bat egotzita, baimendutakoa baino alkohol-maila handiagoarekin gidatzeagatik. Atxiloketa 06:00etan izan zen, udaltzainek Areetatik Berangorantz autobidetik zihoan ibilgailu bat oso motel zihoala ikusi eta gero, tokiko agintariek zabaldu dutenez. Une hartan, gidariak, 32 urteko gizonezkoak, bat-batean erreiaz aldatu omen zuen, autobidean zeuden beste erabiltzaileei maniobra horretaz abisatu gabe. Udaltzainek maniobra horren zergaitiak ezagutzera hurbildu zirenean, ibilgailua gelditu zuten eta gidaria edari alkoholikoen menpe zegoenaren seinaleak ikusi zituzten. Alkoholemia-proba egin zioten eta horretan 0,80mg/l eman zuen, baimendutakoaren hirukoitza baino gehiago, udal iturriek diotenez. Hori dela eta, atxilo eraman zuten bide segurtasunaren kontrako delitua egitearen akusaziopean. Orain, polizia-eginbideak egiten ari dira, Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko direnak, epaiketa azkarraren prozedurapean. Argazkian, Getxoko udaltzaina.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun