Bolue 1 eta 2 futbol zelaiak itxi ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 10a, 16:44

Egunotako haize gogorrak direla eta, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroko teilatuaren zati bat hondatuta dago, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Bolue 1 eta 2 futbol zelaiak erabiltzea arriskutsua izan daiteke, tokiko arduradunek gaineratu dutenez. Horren ondorioz, eta konponketa egin arte, itxita egongo dira. Bitartean, Leioako Udalak zabaldu bezala, Sarrienako kirol jarduerei ekingo diete berriro, egoera alerta laranjatik abisu horira pasa ostean. Argazkian, futbol zelaietako bat Fadurako HTZ hondoan / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun