Hala ere, egikaritze proiektua behin betiko onartu dute eta laster Getxoko birika berde handienetako bat den zonaldean garabien eta porlanaren pilatzea ikusteko arriskuan gaude.
Ibarbengoaren inguruan egindako guztiaren desinformazioa eta gestioa ez da kasualitatea, ondo pentsatutako estrategia baizik. Oztopo burokratiko guztiak eta desinformazioaren estrategia ondo erabili dituzte, hiru urtez itxita daraman metro geltokiari aparkalekua eta errepidea gehitu ahal izateko. EHBildutik salatu nahi dugu EAJ dela horren guztiaren erantzule nagusia, bai Udaletik zein Jaurlaritzatik desinformazioaren estrategia erabili duelako proiektua bere kabuz, auzokideei bizkarra emanez, aurrera eraman ahal izateko. Zergatik ezin dute justikatu parkingaren beharra eta ingurugiroan izango duen eragina? Ba al du justifikaziorik? Zer ezkutatzen dute hiru urtez itxita daraman Geltokiaren atzean?
Getxoko EHBildu