Itzubaltzetako Aurrezki Kutxa kalean trafiko mozketak izango dira bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 10a, 18:33

Astearte honetan, otsailak 11, Itzubaltzeta / Romoko Aurrezki Kutxa kaleko zati bat itxiko dute bertako kultur etxearen eraikin berriko beheko solairuan hormigoia botatzeko lanak direla eta. Kalea 08:00etan itxiko dute Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian eta itxita egongo da aipatu lanak amaitu arte, udal iturriek zehaztu dutenez. Ondorioz, lan horiek eragina izango dute ibilgailuen zirkulazioan, eta horregatik beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte ibiltzeko, hala nola, Ezekiel Agirre eta Kresaltzu kaleak. Udalak barkamena eskatu du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, Romo kultur etxeko lanak, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun