Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 10a, 19:15

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako talde antolatzailea hasita dago 2014ko lehiaketaren antolaketan. Bi urtetan behin egiten da txapelketa. Talde horren erabakiz, aurtengoak hurrengo egitura izango du: udaberrian, Bizkaiko 8 eskualdeetako txapelketak. Eta udagoienean, 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala. Orain bi urte Uribe Kostako bertsolariek bi barruti ezberdinetan abestuko dute: Uribe Kosta bera eta Uribe Butroe. Eskualdeetako txapelketetan izena emateko epea martxoaren 5era arte egongo da zabalik. Horretarako, telefono zenbaki honetara deitu beharko da: 946 812 711. Edo idatzi e-posta bizkaia[abildua]bertsozale.com helbidera. Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako zuzeneko txartela daukatenek maiatzean edukiko dute izena emateko aukera. Argazkian, ALBEko hainbat kide 2012ko txapelketako aurkezpenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun