Zabalik dago menpekotasun egoeran dauden senideen zaintzaileentzat
Getxoko Udalak antolatutako bi ikastaro berritarako eta atseden zerbitzurako izena emateko epea. Tailerrak taldeko laguntza psikologikoaren eta erlaxaziokoak izango dira. Lehenengoa astelehenetan izango da, otsailaren 24tik apirilaren 7ra bitartean, 16:00etatik 18:00etara, Gizarte Zerbitzuen egoitzan, Algortako Urgul kaleko z/g-koan. Tokiko arduradunek azaldu dutenez, ikastaroan zaintzaileek zaintza-egoeretatik sortzen diren ondorio fisiko, psikologiko, emozional eta sozialak aztertuko dituzte; baita haietatik sortutako zama-sentsazioa murriztea ere. Bestalde, erlaxazio tailerra astearteetan izango da, otsailaren 25etik ekainaren 10era bitartean, Itzubaltzeta / Romoko Jose Maria Chavarri Zuazo kaleko Boluntariotzako egoitzan, 10:00etatik 11:30era. Saio horietan erlaxazio eta arnasketa teknikak eta tentsioak deskargatzeko buruko eta oreka-ariketak praktikatuko dituzte. Izen-ematea egiteko epea otsailaren 18an amaituko da udalerriko Hiritarren Arretarako Bulegoetan (HAB). Informazio gehiago: 944 660 151. Argazkian, Elena Coria zinegotzia eta Imanol Landa alkatea, ezkerrean, Celia de Juan García areetarra bisitatzen urtarrilean, 100 urte bete zituela eta / © Getxoko Udala.