Getxoko Udaltzaingoak bi lagun atxilotu ditu lonja batean lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 10a, 19:52

Getxoko udaltzainek bi gizonezko (bata adingabekoa) atxilotu zituzten joan den ostegunean, otsailak 6, goizaldean ustez indarra erabiliz Itzubaltzeta / Romo-Areeta aldeko gazte lonja batean lapurretan egiteagatik. Tokiko poliziek bi gizonezkoak topatu zituzten 04:40ak inguruan Romo aldean, zaintza lanak egiten ari zirela. Udal iturriek zabaldutakoaren arabera, biek telebista bat zeramaten besapean eta motxila bat ere, ordenagailu eramangarri bat, bideo-jokoen kontsola bat, horren hiru urrutiko kontrol eta sei CD jokoekin. “Beraienak zirela” ziurtatu ei zieten agenteei. Esandakoa egia ez zelakoan, udaltzainek identifikatu egin zituzten bi gizonak eta aldean zeramatzaten gauza guztiak atzeman zizkieten. Halaber, aipatu zonaldeko lokaletan balizko lapurreta baten aztarnak bilatzen hasi ziren. 05:00ak inguruan Ertzaintzak alde horretako gazte lonja batean lapurreta egon dela abisua eman zuen, udal iturrien arabera. Horren ondorioz, Udaltzaingoko agenteek bi gazteak atxilotu zituzten, eta horietako batek lapurretaren egiletza onartu omen zuen. Adin nagusikoa epailaren esku geratu zen eta Adingabeen Fiskaltzari adingabekoaren atxilotzearen berri eman zioten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun