Ogi txigortu lehiaketa antolatu du aurten ere
Barrikako Udalak. Lehiakide bakoitzak ogizko dozena bat torrada aurkeztu beharko du, udaletxeko beheko solairuan, martxoaren 3an, 18:00etan. Ordu erdi beranduago hasiko dira epaileak horiek dastatzen, irabazlea zein den erabakitzeko. Horiek probatu ostean, hurbildutako jendeari ere ogi txigortuak probatzeko aukera emango diote. Lehiaketan izena emateko epea martxoaren 1ean bukatuko da, 14:00etan. Horretarako, parte-hartzaileek Udal Kultur Gunera jo beharko dute: Udaletxeko bidea 2, 48650 / 946 775 163 /
liburutegia[abildua]barrika.net. Bakoitzak tostadak aurkezteko bandeja hartu eta horiek aurkezteko modua azalduko zaio ere. Aurten sariak ondorengoak dira: lehenengoa, bi pertsonentzako afaria Itxasgane jatetxean. Bigarrena, bi pertsonentzako afaria Milagros jatetxean. Eta hirugarrena, bi pertsonentzako afaria Iparralde jatetxean. Argazkian, Inauterietan, ogi txigortu lehiaketa antolatzen dute Barrikan / © Barrikako Udala.