Hilaren 28ra arte egongo da zabalik ikastetxeetako aurrematrikulazio epea. Sasoi honetan gurasoek egin behar dituzten gestioak errazteko asmoz
Leioako Udalak errolda agiriak bidali dizkie 2 eta 3 urteko ume leioaztarren 550 familiei. Ekintza horrekin herritarrei erraztasunak eman nahi dizkiete tokiko arduradunek, kasu honetan aurrematrikula egin behar duten umeen gurasoei. "Errolda agiria derrigorrezkoa da aurrematrikulazioa egiteko, eta urtero hainbat guraso bulego orduetan etorri behar dira udaletxera agiri hau eskuratzeko. Aurten, bidalketa honekin pausu hau erraztu du Udalak", azaldu dute. Horrekin batera, herriko ikastetxe publikoei buruzko informazioa jaso zuten gurasoek, baita “
D bitamina” izeneko kanpainaren nondik norakoak ere. Informazio-kanpaina hori euskarazko hezkuntza bultzatzeko asmoz jarri zen martxan, eta Bizkaiko 22 udalerri eta 3 mankomunitateren ekimen bateratua da. Argazkian, hainbat neska-mutil haur-eskolan / © Leioako Udala.