"Mankomunitatea, noren zerbitzuan?" izenburupean, hilero plazaratzen duen aldizkariaren 17.000 ale baino gehiago banatu du Uribe Kostako
EHBilduk. Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia, Gorliz, eta Lemoizko udalak hartzen dituen erakundean dauden "irregulartasunak" salatu ditu horrela koalizio soberanistak; baita horiek gainditzeko eta benetako mankomunitate bat izateko eskualdeko EHBilduk egiten dituen proposamenak jaso ere. Batetik,
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen "Batzar Orokorra ez da sekulan bildu", ezkertiarrek mahaigaineratu dutenez, "Mankomunitateak arautzen dituen Foru Arauaren arabera, besteak beste, aurrekontuak onartu eta lehendakaria aukeratu behar duen egitura gorena den arren". Gaineratu dutenez, "Batzarraren betebeharrak Osoko Bilkurak bereganatu ditu". Uribe Kostako EHBilduren hitzetan, "egitura hau ez da estatutuetan agertzen eta ondorioz ez du oinarri legalik, eta gainera ez ditu hauteskundeen emaitzak islatzen. Ildo horretan, koalizioaren arabera, EAJk behar baino ordezkari gehiago ditu ("botoen %37arekin ordezkaritzaren %46") eta 2003tik Sopelak behar lituzkeen baino bi ordezkari gutxiago. Argazkian, Anabel Landa Berangoko alkate jelkidea da Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen presidentea.