“Gure helburu nagusia da udalerriko elkarteei eta getxotarrei zuzendutako programei edo jarduerei lehentasuna ematea, egitasmo berritzaileak, parte-hartzea sustatzen dutenak eta esku-hartze soziala laguntzea bultzatzearekin batera. Elkarteak eta boluntarioak bultzatzea, alor publiko eta hirugarren sektorearen arteko elkarlana eta gizarte kohesio handiagoa ere sustatu nahi ditugu", adierazi du Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.
Udalak gehienez proiektuaren %75a lagunduko du diruz, eta proiektuari dagokion exekuzioa eta justifikazioa %100a beharrekoa izango da. Eskaerak HABetan, Gizarte Zerbitzuen egoitzan (Algortako Urgul, z/g) edo legeak aurreikusitako tokietan aurkeztu ahal izango dira. Informazio gehiago www.getxo.net udal web gunean edo 944 660 151 telefono zenbakian.
Diru-laguntza ildoak
Diru-kopuruei dagokienez, 45.000 euro udalerriko erakundeen ohiko jardueraren funtzionamendurako edo/eta mantentzeko zuzenduko dira; 15.000 euro Getxoko udalerrirako interesezko proiektu zehatzetarako; 30.000 euro proiektu esperimentaletarako edo berritzailetarako; 59.650 euro parte-hartzea sustatzeko; 62.000 euro esku-hartze sozialean laguntzeko eta 8.000 euro ildo berrirako, hau da, kultur artekotasuna sustatzeko.
Entitateek eskaera bakarra aurkeztu ahal izango dute eta bigarren bat soilik onartuko da “proiektu esperimentala edo berritzaileen” ildokoa bada.