Aurreko urtean bezala, diru-laguntza guztiak deialdi bakarrean bildu dira. Horretarako, zazpi subentzio ardatz ezarri dira: oinarrizko kirolaren sustapenerako Getxo Kirolekin hitzarmen bat adostuta duten tokiko kirol-eskolak (223.000 euro); denboraldi lehiaketetan parte hartzen duten klubak eta bakarkako probetan parte hartzen duten kirolariak (389.000 euro); amaierako faseetan parte hartzeagatik eratorritakoak; kirol ekitaldien antolaketa udalerrian; bertako kirol tradizionalak; arrisku handiko eta abenturazko kirolak; festetako kirol ekintzak (248.000 euro). Azken bost ardatzak handitu ahalko dira, eskaeren arabera.
Gainera, Udalak, beste 16.000 euro bideratuko ditu 8 eta 12 urte bitarteko umeek entrenamenduetan euskara erabiltzea sustatzen duten klub edo elkarteentzat.
Laguntza horiek hainbat irizpideren arabera emango dira. Besteak beste, emakumeen kirolaren sustapena, pertsona elbarrituentzako ekintzen antolaketa eta eskola-kirol programetan parte hartuz, udalerriko kirol politikan kluben inplikazioa, aintzat hartuko dira. Interesa duten kirol elkarte eta pertsona guztiek deialdiaren oinarriak eta eskaerak egiteko ezarritako epeak Getxo Kirolak udal erakundeko webgunean aurkituko ditzakete: http://www.getxo.net/eu/getxo-kirolak.