Urtero legez, iraupen eski ikastaroa antolatu du Aragoiko Pirinioetako Somport estazioan
Egizu Getxo euskaldun! elkarteak: otsailaren 21etik 23ra bitartean, hain zuzen ere. Astelehenera (hilak 17) arte dago izen emateko aukera. Hala ere, azkar ibili beharko dute joan nahi dutenek, zazpi leku baino ez direlako geratzen, Egizukoek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. Helduak izanda,
Bizarra Lepoaneko bazkide zein berbalagun getxoztarrek 115 euro ordaindu beharko dituzte eta 145 euro besteek. Aita edota amarekin doan lehen umeak, berriz, 108,75 edo 86,25 (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek) euro pagatuko ditu. Bigarrenak 72,50 edo 57,50 euro. Eta hirugarrenak ezertxo ere ez. Hain zuzen,
Berbots Erandion Euskaraz elkarteko kideek ere aipatu beherapenak izango dituzte, tokikoek jakinarazi dutenez. Salneurri horren barruan ondokoa sartzen da: autobusa, egonaldia (Oroel apart-hotelan, Jakan, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, bi orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua. Izena eman eta argibideetarako, 644 277 155 telefono zenbakira edo
egizugetxo[abildua]gmail.com jo beharko dute interesatuek. Argazkian, iazko eski ikastaroa / cc-by
egizu.