"Neguko bidaia" zikloak jazz fusio kontzertua eskainiko du etzi Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 13a, 12:16

Rafael Vera Group boskoteak jazz fusio kontzertua eskainiko du larunbat honetan, otsailak 15, 19:30ean, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Emanaldia ikusteko sarrera 5 eurokoa da eta "Neguko bidaia" solasaldi-kontzertu zikloaren barruan dago, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Raul Vera (gitarrista), Abraham de Román (saxo-jotzailea), José Luis Canal (teklatu-jotzailea), Daniel Ortega (baxu-jotzailea) eta Blas Fernándezek (bateria-jotzailea) beraien lehenengo lana aurkeztuko dute, "Chromatic", hamar kantaz osatutako CDa, “armoniaz betetakoa, jazzaren azpigeneroei zenbait keinu egiten diena, era guztietako eraginak batzen dituena eta ‘groove’ asko duena”, musika kritikarien iritziz. Oso bestelakoa izango da Indomables rock talde bizkaitarrak Getxoko Utopian aretoan (Errotatxu industrialdea, 6) eskainiko duen kontzertua. Saioa 22:30ean izango da eta sarrera bakoitzak 5 euro balioko du. Argazkian, Getxo Jazz jaialdiko saioa, artxiboko irudian / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun