Neguriko Gobela ikastolako hainbat eskola-umek 120 arbola berri baino gehiago landatu dituzte duela gutxi Gobela ibaiko ezkerreko ibaiertzean, Algortako Etxezuri-Larrañazubi aldean. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek jarri dituzten arbola espeziak, lizar, haltz eta zumeak izan dira; eta "ibaiertzak sendotzeko" ipini dituzte, Getxoko Udalak zabaldu duenez. Ekimena URA Uraren Euskal Agentziak antolatu du, tokiko erakunde getxoztarrak lagunduta. Eta Gobela ikastolakoek "beren borondatez" parte hartu dute bertan. Landaketa egin aurretik, lagundu duten 42 neska-mutilek ibai batean ur-bazterreko landarediak duen eginkizun garrantzitsuari buruzko informazioa jaso zuten: ibaiertzak egonkortzea bermatzen du, uraren higadura-efektua gutxituz; uraren tenperatura eta iristen zaion argia moteltzen ditu; eta animalia espezie askori babesa eta hazkuntza eta atseden-tokia eskaintzen dizkie, nagusiki. Argazkian, Gobela ikastolako eskola-umeak zuhaitz landaketan / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!