Aumeki Jaia egingo dute larunbatean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 13a, 13:35

"Ahuntzak beti mendire. Erduzue! Euskal presoak etxera!" lelopean, larunbat honetan, otsailak 15, Aumeki Jaia ospatuko dute Algortako Sarrikobaso kaleko Amnistia tabernan. Horrenbestez, 19:30etik aurrera, kainubera musika tresna zelan egin eta zelan jo ikasteko aukera egongo da. Hori bai, bakoitzak bere labana eraman beharko du, antolatzaileek aipatu dutenez. 21:00etan, berriz, bertso saio "inter-kabritoa" egingo dute. Eta amaitzeko, 22:00etan, "guaitoar buffeta" izango da. Hau da, aumekia (antxumea), zurrakapotea, arbiarrak... merke-merke. Bitartean, ostiral guztietan bezalaxe, bihar, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko kontzentrazioa egongo da Algortan. Hitzordua 20:00etan jarri dute Telletxe plazan. Argazkian, 2013ko azken ostiraleko kontzentrazioa Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun