Sopelako Duatloiaren bederatzigarren edizioa jokatuko dute larunbat honetan, otsailak 15, Hirubi Triatloi Elkarteak Sopelako Udalaren lankidetzarekin antolatuta. Udaletxeko plaza eta herriko erdigunea jendez lepo izango dira aurten ere, herri ezberdinetako kirolariak helduko baitira Sopelara, herrian kirol eta jai giro ederra sortuz, antolakuntza-iturriak aipatuz Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Izena emateko epea bihar, ostirala, edo 250eko partaide kopurua betetzen denean bukatuko da. Federatuak ez direnentzat, izena emateko epea otsailaren 6tik 12era (asteazkena) izan zen. Inskripzioak Euskadiko Triatloi Federazioak duen webgunearen bitartez bete daitezke: www.triatloi.org. Federatuek 20 euro ordaindu beharko dute, eta ez federatuek 30. Argazkian, Sopelako duatloiaren aurreko edizioetako bat / © Sopelako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!