Athletic Club futbol taldeak Mikel Rico eta Mikel Balenziaga jokalarien sinadura jardunaldia antolatu du ostiral honetarako, otsailak 14, bere bazkide eta zaleentzat. Horrenbestez, Leioako Artea merkataritza guneko denda ofizialean izango dira 18:30etik aurrera Basaurikoa eta Zumarragakoa autografoak sinatzen, talde zurigorriak zabaldu duenez. Bitartean, Espainiako Ligako hurrengo norgehiagoka igandean (hilak 16) izango du Athleticek, San Mames barrian, Bartzelonako Espanyol taldearen kontra. Egun, sailkapeneko laugarren postuan dira bilbotarrak, 44 punturekin. Atzokoan, ordea, ez zen futbola izan albiste iturria Lezaman. Athleticeko entrenamendua ikusten ari zen zale batek bihotzekoa izan zuen goizean. Talde zurigorriko medikuek berpiztu eta ondoren osasun-zerbitzu batera eraman zuten. Ondoren zabaldu zuten hainbatb hedabidek Mikel Rico jokalariaren osaba zela. Argazkian, hainbat zaletu zurigorri.