Larunbatean zuhaitz landaketa egingo dute Azkorrin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 13a, 18:47

Lurralde Zati Planaren (LZP) aurkako asanbladak aurreko bi urtetan burututako ekimena ohitura bilakatuz, larunbat honetan, otsailak 15, zuhaitz landaketa egingo dute Azkorri inguruan, Getxo aldean. Hitzordua goizeko 10:30ean jarri dute Bidezabalgo metro geltokian. "Materiala (palak, atxurra) baduzue ekartzea eskertuko genuke, eta arbolen bat baduzue ere bai", zehaztu dutenez. Auzolanean Azkorriko pinudietan zuhaitz berriak landatuko dituzte, bertoko zuhaitzez osatutako basoa sortzeko asmoz. Ondoren Tosuko aparkaleku proiektuari buruz egingo dute berba. Gogoratu dutenez, arrisku larrian da Tosuko landa okupatua, oraindik zabaldu ez duten Ibarbengoako metro geltokitik gertu. Izan ere, aipatu bezala, parking-a egin nahi dute bertan. Argazkian, 2011ko irailaren 8an 60 bat lagunek abiatu zuten LZPren kontrako kanpaldia Getxoko Ibarbengoa metro geltoki berriaren inguruan, aparkalekua egin gura duten Tosu inguruan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun