Astelehenean, otsailak 17, 12:00etan, Leioa eta Erandioko campuseko EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan, Cinnovast zine jaialdiaren I. edizioa hasiko da. Astean zehar film klasikoak proiektatu eta bi mahai inguru egingo dituzte zineari omenaldia egiteko eta unibertsitateko "ikasleengan zazpigarren artean fedea berreskuratzeko", tokiko iturriek adierazi dutenez. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek antolatu dute jaialdia, Bizkaiko Campuseko Kulturbasque programa kulturalaren laguntzarekin. Ostiralera arte, hilak 21, "El gran Lebowsky" (1998), "Cowboy de Medianoche" (1969), "Ciudadano Kane" (1941) eta "Alien" (1979) filmak proiektatuko dira. Bestalde, asteartean eta ostegunean, bi mahai-inguru egingo dituzte, "Quo Vadis Cine?" eta "Una experiencia de cine" izenburupean. Bietan, zinemaren nondik norakoak eta zuzendarien esperientziaz hitz egingo dute. Bestalde, asteazkenean, otsailaren 19an, 11:30ean Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan, film laburrik onenari saria emango diote, jaialdiaren atariko gisa antolatutako lehiaketan. Samuel Gibert, Jorge Barrio Uribarri eta Asier Guerricaechebarría epaimahaikideak dira. Argazkian, Leioa eta Erandioko campuseko irudi bat / © EHU.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!