- Kultur etxearen erabiltzaile nagusiak auzokideak izango badira ere, Udalak ez duelako haien parte-hartzea bultzatzeko ekimenik abiatu. PNVren parte-hartze kontzeptua, ordea, honakoa izan da: proiektua guztiz erabakita eta itxita zegoenean, auzokide eta elkarteekin bilera informatibo soil bat antolatzea, proiektuak inolako aldaketarik onartzen ez zuenean.
- Proiektuak ez diolako Itzubaltzeta / Romo eta Areetako auzokideen beharrei erantzuten. Tokiko kultur etxeak mantendu beharrean, antzinako bi kultur etxeak Romon zentralizatu nahi dituelako Udalak, auzo bakoitzaren behar eta errealitateei muzin eginez.
- Proiektuan jasotzen denez, Romo kultur etxe berriak Nagusien Egoitza eta Euskaltegia hartuko ditu, eta ondorioz, azken bi horiek orain dauden eraikinekin espekulazio urbanistikoa egiteko asmoa susmatu daitekeelako.
· Hori horrela izanik, eraikin horiekin ze asmo duen garbi azaltzeko exijitzen diogu PNVren Udal Gobernuari.
- Kultur etxe berriarekin sustatuko den kultur eredua, herritarra eta parte hartzailea baino, elitista eta kanpora begirakoa izango dela espero daitekeelako.
- Proiektua gauzatzeko aurreikusitako aurrekontua onartezina delako, are gehiago, egun bizi dugun krisi finantzario eta ekonomiko larriarekin.
Horregatik guztiagatik, Romo kultur etxearen proiektua bertan behera uzteko eskatzen diogu PNVren Udal Gobernuari, eta bide batez, prozesu parte hartzaile bat abiatzeko, auzokideen beharretara egokituko den proiektua, guztion artean, adosteko.
Finean, Romo kultur etxearen proiektuak PNVren gestioaren estiloari erantzuten diola esan dezakegu. Horrelako udal politikek herritarrekiko hurbilenak diren instituzioak urruntzen ditu, eta politika bera, desprestigiatu. Demokrazia lau urtean behin bozka ematea baino askoz gehiago da, eta bide horretan, beste erdu baten beharra aldarrikatzen dugu, herritarrak oinarri eta zutabe izango dituena, hain zuen.
Hori dela-eta, datorren igandean, otsailak 16, Itzubaltzeta / Romoko Auzokide Elkarteak antolatutako ekimenarekin (13:00etan Santa Eugenia plazan) bat egiten dugu, eta auzokideak bertan parte hartzera deitzen ditugu.
Itzubaltzeta / Romon, 2014ko otsailaren 14an.
Itzubaltzeta / Romoko Sortu