Leioako campusean supermerkatua zabaldu izana salatu dute ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 14a, 21:42

Joan den asteazkenean, hilak 12, Aliprox (Eroski) supermerkatua zabaldu zuten Leioa eta Erandioko campusean. "Beste enpresa pribatu baten ezarpenaren aurrean", Zientzietako Fakultateko Asanbladak deituta, Mikel Laboa plazan elkartu ziren ehun bat ikasle, enpresa pribatuak unibertsitatean sartzeren aurka, Leioatik.info agerkariak zabaldu duenez. Bertan, azpimarratu zuten "EU2015 unibertsitate erreformarekin bat datorren urratsa" dela enpresa pribatuen irekiera, "ikasleei sortzen zaizkigun beharrei etekin pribatuak ateratzea izanik xede". Ildo horretan, "espazio horien erabilera ikasleoi egokitutakoa" izan behar dela aldarrikatu zuten, "ikasleon hautuaren menpe egonik". Argazkia: © Leioatik.info

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun