Ogasun ministroa Areetan izango da astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 16a, 00:04

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoetarako ministroa Areetan izango da astelehenean. Espainiako Gobernuak zabaldu duenez, Montoro Euskal Enpresaburuen Zirkuluarekin batzartuko da Abrako Itsas Errege Klubean, 14:00etan. Ordu horretan, bilera-bazkaria egingo dute, ateak itxita. Bilera Euskal Enpresaburuen Zirkuluak antolatu du. Horren aurretik, ministroak adierazpenak egingo dizkie komunikabideei. Egun, Jose Maria Bergareche Busquet "Diario Vasco" egunkariaren presidenteordea da EEZren presidentea. Ordezkoa Jorge Sendagorta Gomendio da, Sener armagintza eta ingeniaritza enpresako kontseiluko kide delegatua eta presidentea. Zirkuluaren zuzendaritza honako kideek osatzen dute: Alberto Garcia Erauzkin (Euskaltel) Antonio Barrenechea Elorrieta (Tamoin), Maria Luisa Guibert Ucin (Algeposa taldea), Josu Jon Imaz San Miguel (Petronor), Ignacio Marco-Gardoqui Ibañez (Schneider Electric), Javier Ormazabal Echevarria (Velatia), Anton Pradera Jauregui (Cie Automotive) eta Ignacio Sanchez Galan (Iberdrola). Argazkian, Cristobal Montoro ministroa artxiboko irudian / cc-by-nc-nd Espainiako Gobernua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun