Bildu koalizioaren Getxo udalerriko taldeak hainbat sare sozialetan zabalik dituen profilak itxi egin berri ditu, Interneteko presentzia oro EHBildu koalizio zabalagoaren izenpean izateko. Hortaz, Facebook eta Twitter sare sozialetan BilduGetxo izena baztertu eta Getxoko EHBilduren soslaia erabiliko du Sortu, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba eta hainbat independente batzen dituen koalizioak. Gauzak horrela, Facebook zein Twitterren @GetxokoEHBildu profilean topatu ahal izango dira albiste, proposamen eta hitzordu berriak. Orain arte bezala, Getxoko Udalbatzaren berri zuzenean emango dutela berretsi dute EHBilduko kideek, horretarako ohi bezala #getxoudalbatza traola erabiliko dutela. Argazkian, Getxoko BIlduren zinegotziak eta zaleak 2011ko ekainaren 11n.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!