Gazte bat atxilotu dute Algortan indarkeriaz egindako lapurreta egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 17a, 17:57

Getxoko Udaltzaingoak 18 urteko E.F.S.C. gizon getxoztarra atxilotu zuen joan den larunbat (otsailak 15) goizaldean, Algorta erdialdeko kale batean izandako indarkeriazko lapurreta delitu baten egilea delakoan. Udal iturrien arabera, lekuko batek telefonoz deitu zion poliziari eta aipatutako pertsonaren deskribapena eman zuen. Udaltzainak bila hasi ziren eta minutu batzuk geroago lekukoak emandako ezaugarri fisikoekin eta jantzien ezaugarriekin bat egiten zuen gaztea aurkitu ei zuten. Gainera, identifikazioa eskatu ziotenean, biktimaren gauza batzuk aurkitu omen zizkioten, gaineratu dutenez. Adin ertaineko emakume bat bere atarian sartzera zihoala, ustez gaztea berarengana joan eta poltsa kendu zion. Bien arteko borrokaren eta lapurretaren egileak eragindako kalteen ondorioz, emakumea sendagilearen zaintza behar izan zuen. Getxoko Udaltzaingotik diotenez, E.F.S.C.-k antzeko gertaerengatik aurrekariak ditu. Poliziak atxilotu eta epailearen esku utzi zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun