"Beste eraikin bat posible da" irakur zitekeen pankarta atzean, dozenaka auzokidek egin zuten manifestazioa joan den igandean Itzubaltzeta / Romon, Getxoko Udalari bertan eraikitzen ari den kultur etxe berriaren proiektua berraztertu dezala eskatzeko. EAJren Gobernu Taldeak aurreikusitako "neurriz gaineko egitasmoari" aurkakotasuna agertzeko asmoz, PP, EHBildu eta PSE-EE oposizioko hiru alderdien ordezkariak ere bertan izan ziren.
Itzubaltzeta / Romoko Auzokideen Elkarteak deitu zuen protesta. Besteak beste, proiektatutako eraikinean bi solairu kentzea proposatzen dute bizilagunen ordezkariek, "dagoeneko lur-azpiko solairuak, behekoak eta gainontzeko hirurek Romo eta Areetako lehengo kultur etxeen edukiera bikoizten dutelako". Horretaz gain, "diru-zarrastelkeria" deritzote eraikinari eman nahi dioten akaberari. Diseinuaren arabera, altxairuzko xablak jarriko dituzte, Galeako itsaslabarrak irudikatuz. Hori dela eta, "herritarren zein oposizioko hiru alderdien eskakizunak aintzat hartu eta beraien burugogorkeria onartu dezatela" eskatu diete Imanol Landa alkateari eta Udal Gobernuari auzo elkartekoek, "hamaikagarren aldiz". Ildo horretan, gaur sortzi, otsailak 25, "19:00 aldera", udal batzarrera deitu dituzte herritarrak. Argazkian, dozenaka lagunek hartu zituzten Itzubaltzeta / Romoko kaleak / © Itzubaltzeta / Romoko Auzokideen Elkartea.