Berebereek Rif-eko gerran bizi izandakoari buruz arituko dira bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 18a, 13:37

Urtarrilaren 18an hasitako “Eco de los pueblos rebeldes” ekitaldi internazionalista egitarauari jarraipena emango dio asteazken honetan, otsailak 19, Abian kultur elkarteak. Oraingo honetan, "berebere" izenarekin ezaguna den amazigh herriari buruz apur bat gehiago ikasteko aukera egongo da, 19:30etik aurrera, Algortako Bidebarri kaleko 2. zenbakiko egoitzan. Aipatu herriak bizi izandako gertaera zehatz bati buruz: Rif-eko gerra. Batetik, Khalid Amzir bertoko ekintzailearen lekukotasuna entzuteko aukera izango da. Bestetik, guda horretan Espainiako Armadak erabilitako arma kimikoak hizpide dituen “Arrhash” dokumentala (Javier Rada eta Tarik El Idrissi) ikusgai egongo da. Rifeko gerra, 1911 eta 1926 artean Rifeko tribuek Espainia eta Frantziako inperio kolonialen aurka egindako matxinada izan zen. Marokoko Espainiar Protektoratua sortu zenetik Abd el-Krim errenditu arte iraun zuen.

Ekimeneko kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun