Martxoaren 19an mintzodromoa egingo dute lehendabiziko aldiz Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 18a, 13:58

Martxoaren 19an, asteazkenarekin, lehenengo aldiz mintzodromoa egingo du Leioako Berbalagun egitasmoak. "Herriko euskaldunak batu ta euskaraz mintzatuko gara hainbat gairi buruz", antolatzaileek azaldu dutenez. Goizez 10:00etan eta arratsaldez 18:30ean jarri dute hitzordua Sakoneta kiroldegian. Horrenbestez, Mastitxu udal euskaltegian, Lamia AEK euskaltegian edo leioa_berba[abildua]aek.org helbide elektronikoan izena eman beharko dute parte hartu gura duten guztiek, martxoaren 14a baino lehen. Bestalde, Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak otsailaren 26rako hitzordua du Jon Sarasua Maritxalar aretxabaletarrarekin. Leioako Ongi Etorri euskaltzaleon topalekuan izango da, 19:00etan, bere azken saiakera-liburuari buruz berba egiteko: “Hiztunpolisa: euskaltasunaren norabideaz apunteak”. Argazkian, berbodromoa Areetan Egizu Getxo Euskaldun elkarteak antolatuta / cc-by Egizu.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun