Imanol Landa alkateak adierazi duenez, “Getxoko Udaleko 2012-2015eko Legealdi Planak, helburu estrategikoen artean, Getxo udalerri jasangarriago gisa bultzatzea dago, aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzeko gai den udalerri gisa. Lan-ildo hori, aurreko legealditik dator, eta inplikatutako eragile eta sektore guztiekin, publiko zein pribatuekin, elkarlanean ari gara lantzen. Eta garapen-prozesu ireki eta iraunkor bat jarraitzen du, ekarpen eta iradokizun guztiak batzeko asmoz, prozesua bera aberasteko eta hobetzeko”.
Esparru estrategikoak hautematea
Helburu horiekin bat etorriz, Getxolan Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuak, kanpoko erakunde batekin elkarlanean, Getxoko ekonomi sustapenerako arlo estrategikoak aurkitzeko diagnostikoa egin du. Proiektua tokiko garapen jasangarriaren eremuan egin daitezken ekimenak zuzentzeko eta laguntzeko sortu dute eta, beste agente batzuekin elkarlanean, Getxoko udalerrian eta bere ingurunean antzematen ari diren aldaketen aurrean era proaktiboan lan egiteko.
Horretarako hiru fase ezarri dira. Lehenengo fasean (Diagnostikoa), udalerriaren lehiakortasuna ikertu da. Bigarren fasean (Lehenestea), etorkizuneko esparru estrategikoak ezarri dira eta, hirugarren fasean (Planifikazioa), lehentasunezko arlo horientzat ekintza-planak proposatuko dituzte, Javier Puertas diagnostikoa egin duen LKS enpresako ordezkariak esan duenez.
Hortik aurrera, hirugarren fasean, aukeratutako arlo estrategiko bakoitzarentzat ekonomia sustapenerako ekintza-plan bana iradokiko da. Lantalde espezifikoak sortuko dituzte non inplikatutako udal arloek, bertoko agenteek eta identifikatutako adituek parte hartuko duten.
Parte-hartzea
Ignacio Uriarte Ekonomi Sustapenerako zinegotziak azpimarratu duenez, “prozesu oso hau udalerriko ekonomia sustapenean inplikatutako eragile guztiekin egiten ari da gaur egun. Udal arloek, eragile publiko eta pribatuek, bertako zein udalaz gaindikoek, hartzen dute parte; baita, ekintzaile, enpresari eta hainbat enpresa ezberdinetako ordezkariek, oposizioko alderdi politikoek eta herritarrek, oro har”. Halaber, beste erakunde batzuekin ere lan egin dute, esate baterako, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Deustuko Unibertsitatearekin, Bilbao Metropoli 30-rekin edo Innobasquerekin. Orain aste batzuk hasi ziren parte hartzaile guztiei diagnostikoaren datuak aurkezten, eta hurrengo egunetan jarraituko dute zeregin horrekin, haiek kontrastatzeko eta ekarpenak egiteko ikerketa bukatutzat eman baino lehenago eta hurrengo pausuak eman aurretik.
Guztira, udalerriko lehiakortasuna ikertzeko eta aztertzeko 60 elkarrizketa egin dituzte. Halere, udalerrian ekonomia sustapenaren arloaren egoeraz eta perspektibaz partitzeko eta eztabaidatzeko hainbat aurkezpen, elkarrizketa eta tailerrak egin dituzte. Hori guztia esparru estrategikoen azken hautaketa lortu arte.