Leioako Udalak Kultur Maratila egitaraua prestatu du aurten ere, eta protagonista nagusiak musika, antzerkia eta dantza izango dira. Horrela,
Kultur Leioa aretoak oso-osorik euskaraz izango den egitaraua eskainiko du otsailaren 20tik 23ra,
Artedrama plataformarekin lankidetzan. Dxusturi Teatroa-ren "Konpota" antzezlanak irekiko du zikloa bihar, osteguna. Ostiralean, Ertza eta Asier Zabaleta txanda izango da, "NAN" dantza ikuskizunarekin; baita "Transhumantzia" proposamenarena ere, Mixel Etxekopar eta Francois Rossé musikariak eszenatoki gainean daudela. Larunbatean, Tanttaka antzerki taldeak “Zazpi aldiz elur” aurkeztuko du; eta JB Pedradas-ek “Pepino ustelak (hozkailuan)”. Kultur Maratila igandean amaituko da, Gabriel Aresti Kultur Elkartea eta Zenbat Gara euskara taldearen “Gabrielen lekua” bertso, musika eta antzerki lanarekin. Argazkian, Dxusturi Teatroa-ren "Konpota" antzezlanak zabalduko du Kultur Maratila / © Kultur Leioa.