Dokumentalean irratiaren ibilbideari errepasoa egitearekin batera, herrian gertatutako gertaera garrantzitsuenak aipatuko dituzte. Zintzilik irrati librea 80ko hamarkadan sortu zen, Euskal Herrian hainbat irrati libreen sorrera eta filosofia hedatzen ari zen momentuan. Herriko mugimendu sozialetako pertsonek sortu zuten irratia, komunikabide ofizialetan tokirik ez dutenei ahotsa eman eta herriari horien berri emateko. Hala nola, intsumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara…
Ekimenaren kartela
"