Aurreko astean bezala, ikasleak berriro elkarretaratu dira Leioa eta Erandioko campusean, unibertsitatearen pribatizazioaren aurka. Atzokoan, BBK banketxearen aurrean elkartu ziren, unibertsitate publikoaren defentsan,
Leioatik.info agerkari digitalak zabaldu duenez. "Gogoratu behar dugu ikasleek salatu dutela EU2015 unibertsitate estrategiaren baitan kokatzen dela enpresa pribatuen ezarpena campusean", azaldu du tokiko ikasle proiektu komunikatiboak. Elkarretaratzea burutzen ari zen bitartean, "elkarretaratzetik kanpo", pertsona talde batek BBKren kontrako "ekintza zuzena" egin zuen, "enpresa pribatuak campusean egotearekiko dugun ezadostazuna erakutsiz". "Kapitala akatu" pintada egin zuten banketxearen kristalean eta pintura gorria jaurti zuten barnealdera. Argazkian, hainbat ikasle atzoko elkarretaratzean / © Leioatik.info