EHUren Zuzenbide Fakultateko ikasleek deialdi zabala egin dute ostegun honetarako, otsailak 20, beraien ikaskide Goizane Pinedo Apaolaza gasteiztarrarentzat elkartasun argazkia ateratzeko,
Leioatik.info agerkari digitalak jakinarazi duenez. Preso politiko gaztea urtarrilaren 18an atxilotu zuen Ertzaintzak, Gasteizen, bere herrikide Unai Ruiz Pourekin batera, Auzitegi Nazionalean epaituak izateari uko egin eta 3 hilabetez ezkutuan egon ondoren. Biak ala biak 26/11 auzian inputaturik daude, Xabier de la Maza Peña gorliztarrarekin eta beste 37 neska-mutilekin batera. Bakoitzarentzat sei urteko espetxe zigorra eskatzen dute. Gaur egun Soto del Real (Madril) espetxean preso daukate neska. Ildo horretan, bere ikasleek hainbat elkartasun ekimen egingo dituzte Pinedori elkartasuna adierazteko. Bihar 11:00etan jarri dute hitzordua Zuzenbide Fakultatearen aurrean. Argazkian, Pinedo eta Ruiz atxilotu zituzten egunean / cc-by-nc
Jon Ander Olalde.