Mari Paz Zuloaga HLPPko zuzendariak adierazi duenez, “krisiaren aurreko urteetan, gazteen %80 gutxigorabehera bere lehenengo lanpostua lortzen zuen. Gaur egun ehunekoa jaitsi egin da baina gazteek gure proiektuan trebakuntzarako eta itxaropenerako gunea aurkitzen dute. Halaber, %30 Bigarren Hezkuntzako titulua lortzen du eta %20 Erdi Mailako Heziketa Zikloak eskaintzen dituzten ikastegietan segitzen dute ikasten”.
Jai ekitaldia
Ikastegiak 25. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldia 18:30ean hasiko da eta bertan ikastegiko ikasleen eskutik hurrengoak ikusi ahal izango dira: antzerki emanaldia, dantza erakustaldia eta Lipduba (ezpainak sinkronizatzen dituzten pertsonek egindako bideo musikala). Bestalde, Galderagintzaren eta Zur-arotzeriaren ikasleek egindako oroigarriak erakundeen eta ikastegiaren 25 urteko historian esanguratsuak izan diren pertsonei eman ondoren, tailerretara bisita laburra egingo dute eta mokadutxoa eskainiko da (Ostalaritzako ikasleek prestatutakoa). Egun osoa “ateak zabalik” jardunaldia izango da, ikastegiaren jarduera ezagutu nahi duten pertsona guztientzat.