Landa alkateak azaldu duenez, “Europak eman digun sariak kirolean du, funtsean, sustraia. Eta lehendabizi, hori baliatu nahi dugu herritarren artean bizi-aztura osasungarriak eta jarduera fisikoa bultzatzen jarraitzeko. Baina, aldi berean, gure botere turistikoa sustatu eta kanpoan udalerriaren irudi oso ona emateko aukera handia da”. Zentzu horretan, ONCEren "ekimen guztiz eskuzabal hau" eskertu nahi izan du alkateak Getxoren izena eta irudia bere kupoietan sartzeagatik, "hedatze handia izango baitu, eta aspaldi egiten ari den gizarte-lan bikaina gure udalerriarekin lotzeagatik".
Basilio San Gabrielek, bere aldetik, Udalari eskertu dio ONCEri emandako aukera, "Getxoren izena estatu osotik zabaltzeko aukera, alegia". Gaineratu duenez, “hiritarrei esker bizi den instituzioa garelako, bereziki Euskadi eta Getxoko hiritarrei esker, gure produktuak egunero erosiz gure eginkizun sozialari eutsi ahal izatea bermatzen baitute. Eta haiei ekarpen hori itzultzeko egin dezakeguna, hain zuzen ere, hauxe da, Getxoren irudia zabaltzen ahalegintzea”.