Trantsizio garaiko talde armatu autonomoei buruz arituko dira martxoaren 20an Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 20a, 17:34

Plaza Beltza kultur elkarteak antolatuta, “Grupos autónomos, una crónica armada de la transacción democrática” liburuaren aurkezpena izango da martxoaren 20an Sopelako Kurtzio kultur etxean. Hitzordua 19:00etan izango da, Joni D. autorea bertan egongo dela. Antolatzaileen arabera, lan horrek Espainiako "trantsizio demokratikoa" deituriko "gezur handiaren" aurka "matxinatu" ziren taldeek osatzen zituzten gazteengana hurbiltzen gaitu, bizi izan zuten testuinguruarekin batera: "kontrakultura, langile autonomia, klandestinitatea eta, zelan ez, errepresioa". Jeboren heriotza Okzitaniako Tolosan zerabilen lehergailuak eztanda egin zionean edo Agustin Rueda anarkistaren heriotza Carabanchelgo espetxean, torturatua izan ostean, "gure historia isilduaren" zati dira. Argazkian, 2009ko azaroaren 6an zabaldutako lokala itxi arren, ekitaldiak antolatzen jarraitzen du Plaza Beltzak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun