Podemos plataformak dozenaka intelektualek idatzitako "Mugi gaitezen" manifestuari erantzun zion pasa den urtarrilaren 17an. Egun horretan, Pablo Iglesias telebista aurkezlea eta politologoak Podemos aurkeztu zuen Madrilen, M-15, Izquierda Anticapitalista, marea berdea, marea zuria eta Hipoteken Aurkako Plataformako hainbat kiderekin batera. Era berean, zerrenda bat osatzeko hainbat baldintza jarri zituen: programa era parte-hartzailean idaztea; IU eta ezkerreko beste alderdiekin bokazio bateratzailea izatea; ezer egin aurretik, 50.000 sinadura biltzea, ekimen anekdotikoa ez dela izango ziurtatzeko; eta bankuetara jo barik ekimena autofinantzatzea.
Egun, 92.358 dira Podemos / Ahal Dugu babesten duten herritarrak eta ekimena tokiko taldeak sortzen hasi da. Gauzak horrela, hilaren 5ean aurkeztu zen Bilboko Hika Ateneoan Ahal Dugu Bizkaia. Antolatzaileen arabera, 110 pertsona bildu ziren eta bertan bost eskualde talde sortu zituzten, tartean Uribe Kostakoa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.