"Behar zaituztegu oraindik" esan zuen iaz Joan Mari Torrealdaik Martin Ugalde Kultur Parkean "Euskaldunon Egunkaria"-ren itxieraren 10. urteurren egunean. Andoainen egindako ekitaldian "Egunkaria"-ren zauriari odola dariola oraindik esan zuen eta hori itxi beharra aldarrikatu. Iaztik gaurko egunera, baina, ez da aldaketarik izan. Oraindik orain, auzi ekonomikoa zabalik dago eta bertan zortzi auzipetu daude: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal, Begoña Zubelzu eta Fernando Furundarena. Zehaztasun gehiago topa daitezke "Berria" kazetak auziaz sortutako webgune berezian. Argazkian, 2009ko abenduaren 19an, "Egunkaria" auziko akusatuen aldeko mobilizazioa egin zuten Bilbon milaka lagunek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!