Mendibaiarte abesbatzak antolatuta, Erandioko Habanera Jaialdiaren hamaikagarren edizioa ospatuko dute larunbat honetan, otsailak 22. Hitzordua iluntzeko 8etan jarri dute, Altzaga kiroldegian. Mendibaiarterekin batera, Asturiasko Polifónica Piloñesa koralak parte hartuko du emanaldian. Sartzeko gonbidapena eskuratu beharko da kontzertua hasi baino lehen, Altzagako kiroldegian bertan. Udal iturriek adierazi dutenez, tokiak mugatuak dira. Polifónica Piloñesa abesbatza osatzen duten kideek interes handia izan dute beti musikarekiko, eta horrexegatik sortu zen aipatutako taldea. Zehatzago esanda, musika kantatu eta jotzearekiko interesa dute abesbatza horretako kideek, udal erandioztarreko iturriek azaldu dutenez. Euretako gehienak prestakuntza jakinik gabe sartu ziren abesbatzan, baina musikalki adierazteko beharrizana sentituta. Zuzendaria, gainera, musika-irakaslea da, eta errepertorioa osatzen duten kantuen interpretazioarekiko sentsibilitatea, gustua eta zehaztasuna transmititzeaz gain, musikaren eta ahots-teknikaren oinarriak azaltzen dituzte. Polifónica Piloñesa abesbatza 1993ko urriaren 15ean agertu zen jendaurrera, Infiestoko elizan egindako emanaldi publiko batean. Argazkian, Erandio beti izan da itsasadarrera begira. Horren adibide, Altzagako gasolinoa / © Bizkaiko Foru Aldundia.