Ernairen urteurrena ospatuko dute larunbatean Txorimalon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 20a, 18:40

Mila gazte ingururen aurrean ernaldu zen Ernai ezker abertzaleko gazte antolakunde berria 2013ko martxoaren 2an Lizarran. Lehenengo urteurrena gertu, hori ospatzeko jaia antolatzea erabaki du Algortako Ernaik. Larunbat honetan, otsailak 22, egingo dute Getxoko Txorimalo gaztetxean. Horrenbestez, 20:30etik aurrera, Zurraia (Kuraia taldearen bertsioak egiten), The Last Strenght eta talde sorpresa igoko dira zentro autogestionatuko agertokira. Sarrerak 4 eurotan izango dira. Horretaz gain, gau osoan zehar bokatak, pintxoak eta sorpresa gehiago egongo dira. Argazkian, iazko maiatzaren 1eko Langileen Nazioarteko Egunaren harira, San Nikolas plaza inguruan egindako horma-irudia / © Algortako Ernai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun