Ramon Irizar “Elvi” sabeliztuna izango da igande honetan, otsailak 23, Berangoetako kultur etxean. Saioa 18:00etan izango da, 3 euroren truke. Elvi oso adin goiztiarrean zirkuaren munduan murgildu zen bilbotarra da, “clown”, magia, antzerki eta musikako ikuskizunetan parte hartzen duena. Espainiako eta Frantziako zirku desberdinetan lan eginez esperientzia lortu ondoren, Euskal Telebistak haurrei zuzendutako zenbait programatan parte hartu du: "Barrebusa", "Altxaporru” eta "Triki Traka Triki Tron" saioetan, hain zuzen ere. Elvik pertsonaia desberdinak, elkarrizketak, musika eta istorio txikiak umorezko doinuarekin batzen ditu bere ikuskizunean. Algara ziurtaturik dago pertsona guztiek barnean daramagun ume txikia eta inuzentea den “Enekitxu”-rekin, eta "Iñasius" arratoi dibertigarriarekin. Argazkian, Elvi sabeliztuta / © Lezoko Udala.