ETAk armategia indargabetzeari ekin diola egiaztatu du batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 21a, 17:10

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez, ETAk 2013ko apirilean eskatu zion baiezta zezala armagabetzea, eta, egiaztatzaileen lekukotzaren pean, 2014eko urtarrilean hainbat armategi itxi zituzten. Egiaztatzaileek esan dute urrats "sinesgarria eta esanguratsua" dela eta behin betiko "desarmatzearen aurretikoa" dela. Armak eta lehergaiak zerrendatu (pdf) ditu ETAk, eta "kopuru jakin bat" indargabetu du. Azaldu dute beste prozesu batzuetan ere pauso horiek eman dituztela. BBCk prozesu horren erakusgarri den bideoa argitaratu du. Bertan ageri dira Ram Manikkalingam Ronald Kasrils batzordeko kideak, ETAko kideekin batera, armak zerrendatuz. 2014ko urtarrilekoa da bideoa. Atzo eguerdian iritsi zen Euskal Herrira ETAren su-etena egiaztatzeko sortutako Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordea. Ikusmin handia sortu du lantaldearen agerraldiak Bilboko Carlton hotelean, ETAren desarmatzearen "keinu" baten berri emango duela iragarri ostean. Argazkiak, ETAko kide bat batzordeko kideei zigilatutako armen inbentarioa ematen / © BBC.

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak kaleratutako bideoa (© BBC - Argia.com-en bidez)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun