Inauteri jaia prestatu du biharko Lemoizko Jai Batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 27a, 11:23

Lemoizen ostiral (otsailak 28) arratsaldean ospatuko dituzte inauteriak pilotalekuan. Tokiko jai batzordeak antolatuta, 17:00etatik 19:30era puzgarriak izango dira haurrentzat. 17:30ean, berriz, txiki zein nagusientzako aerobitoia abiatuko dute. Hori bai, guztiek mozorrotuta joan beharko dute. Egitarauarekin jarraituz, 19:00etan sabelak berotzeko aukera egongo da, txokolate gozoaren bitartez. Jaiari amaiera emateko, 20:00etarako, disko festa antolatu du Lemoizko Jai Batzordeak. Argazkian, gaztetxoak mozorrotuta artxiboko irudian / © Getxoko Kultur Etxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun