Sute batek kalte larriak eragin ditu Tamarises jatetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 21a, 19:44

Algortako Ereaga hondartza aurreko Tamarises jatetxean kalte material larriak eragin ditu gaur goizaldean izandako sute batek. Hala ere, ez da inor zauritu, eta jatetxearen ondoan dagoen hoteleko bezeroak ez dituzte irtenarazi behar izan. Sutea 05:25ean piztu da, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, eta jatetxeko kafetegiko teilatuan izan du eragina batik bat, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Lehenengo zantzuen arabera, biltegian eta sotoan hasi da, baina oraindik ez dakite zerk eragin duen. Hainbat suhiltzaile bertaratu dira, eta 06:20rako lortu dute sua erabat itzaltzea. Behin garrak itzalita, Fernando Canales sukaldari ezagunak zuzentzen duen jatetxeko kalteak ebaluatzen hasiko dira. Argazkian, Artatzako suhiltzaileak artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun